UDALEKUAK 2021


Batera antolatu dute, aurten ere, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko foru aldundiek udalekuetako kanpaina.

7tik 13 urtera arteko haurrentzat da, eta bertan parte hartzen dutenek aukera paregabea dute aisiako jarduera hezitzaileez gozatzeko.

Honen bitartez, jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetasunerako leku bat eskaini nahi zaie haurrei, beren gozamenerako eta autonomia pertsonala finkatzeko.

IZEN EMATEA:
Apirilaren 13tik 20ra. Gazte Informazio Bulegoeta edo online (hemen)
Plaza guztiak apirilaren 27an banatuko dira zozketa bidez.
 

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN KLIK EGINDA


Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana