GAZTEAK AUZOLANEAN



Proiektu  bat garatu nahi duzu? Hemen informazio interesgarria!!


Izango Zara programaren barnean, gazteei bereziki zuzendutako bekak aurkituko dituzu, Gazteak Auzolanean izeneko egitasmoa. Hauen helburua da ingurunea inplikatzen duten talde-egitasmoei laguntzea, interes publikoa duten eraldaketa sozialeko prozesuak bultzatzeko.


BALDINTZAK:

Gutxienez 3 pertsona

- 18 eta 30 urte arteko gazteak

- Proiektu bat gauzatzea proposatu beharko dute, baina ez dira elkarte edo enpresa gisa eraturik izango eta, hortaz, ez dute nortasun juridikorik izango.

- Gehienezko zenbatekoa 5.000 eurokoa izango da, eta gutxienekoa 1.500 eurokoa. 


EPEA: Ekainak 14
Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana