IZAN BE DIGITAL!

Herritarrak baliabide teknologikoetan gaitzea du helburu Izan-Be Digital programak. Aurten, programa horren baitan, Adimen Artifizialari buruzko 90 orduko prestakuntza berritzailea eskainiko du Urola Kostako Udal Elkarteak.

90 orduko prestakuntza izango da. Ikastaroak lau aste iraungo du; hain zuzen ere, maiatzaren 31tik ekainaren 25era. Saio guztiak goizez izango dira; 09:30etik 14:00etara, Udal Elkartearen egoitzan. Aurrez, maiatzaren 26an egingo da (10:00-11:30, aurrez aurre) aurre-saioa; prestakuntzaren, metodologiaren eta euskarrien berri emango da.




  • Gai hauek landuko dira:
  • - Zer da Adimen Artifiziala (AA) Bilakaera eta gaur egungo ekosistema

  • - Datuen garrantzia eta datu motak. Programazioa: Python, scripting-era sarrera

  • - Datuen ikerketa; oinarrizko estatistika. Datuak interpretatu eta ondorioztatu. Business Intelligence plataformak

  • - Adimen Artifizialaren aplikazioa, erabilpen kasuak. Paradgimak.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN



Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana