Zarauzko Txipristin aisialdi taldeak udalekuak antolatuko ditu, aurten Azpeitian egingo dira.
Hauk dira elkartearen helburuak:
- Euskara eta euskal izaera sustatzea
- Generoen arteko ezberdintasunak desagerrarazi eta pertsona guztiek aukera, eskubide, tratu, betebehar, itxaropen,... berdinak izatea sustatzea prozesu hezitzaileen bidez
- Adin ezberdinetako haur eta nerabeen harremanak indartzea.
- Kultura ezberdinen ezagutza eta errespetua bermatzea.
- Ingurumenaren eta naturaren aurkako talkaz ohartaraztea eta hau guztia ekiditeko neurriak barneratzea.
LH 5- DBH 1: Abuztuaren 16tik 22ra / PREZIOA: 170 euro
DBH 2-4: Abuztuaren 22tik 31era / PREZIOA: 210 euro
IZEN EMATEA: Maiatzaren 25era arte https://forms.gle/akNZfqv5TTx4EEEk9