HAZILAN: 12. EDIZIOA

Hemen da Hazilan programaren 12. edizioa. Azken edizioetan bezala, prestakuntza eta praktikak eskainiko dira. Edizio berri honetan ere prestakuntza-eskaintza indartzeko apustua egin da. Gainera, parte hartzaileek enpresetan praktikaldia egitekoa aukera izango dute eta edizio honetan, estreinakoz, ordaindu egingo zaie.

 

Programak hiru fase edo atal izango ditu: aktibatu, prestatu eta kokatu.

- NORI DAGO ZUZENDUA?

20-44 urte bitarteko pertsonentzat eta goi-mailako ikasketak dituztenentzat (Lanbide Heziketako goi maila edo Unibertsitateko ikasketak). 


- INFORMAZIO SAIOA

Informazio-saio bat ONLINE egingo dugu interesa duten pertsona kualifikatuentzat, proiektuaren inguruko xehetasun guztiak azaltzeko:


·  Eguna eta ordua: uztailak 29, osteguna, 11:00etan


·  Non: On line izango da; Gotomeeting plataformaren bidez


·  Informazio saioan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da galdetegia  beteta. Ondoren, saiora sartzeko esteka jasoko du interesdunak bere posta elektronikoan


- PROGRAMAREN HASIERA

Egitasmoa irailaren 27an hasiko da eta izena emateko epea irekita dago.

Sartu estekan egitasmoaren xehetasunak izateko: Informazioa

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana