DISCOVER EU! EZAGUTU EUROPA DOAN





18 urte dituzu eta Europar Batasuneko herritarrak? Prest Europa ezagutzeko!


DiscoverEU Europar Batasunaren ekimen bat da, zure esperientziaren bidez Europa ezagutzeko aukera ematen dizuna. Batez ere trenez mugituz, Europako paisaia ikusgarriak eta hiri eta herri ugari ezagutuko dituzu. Edizio honetan, gainera, 2021eko Trenbidearen Europako Urtea ospatuko da.

DiscoverEUn parte hartzeko zure hautagaitza aurkez dezakezu urtero antolatzen diren bi edizioetan. Aukeratutako hautagaitzek bidaia-bonu bat irabazten dute.

Bonu horrek aukera ematen dizu bidaia baten esperientziaz gozatzeko. Bidaia horrek aukera emango dizu Europar Batasunean ibiltzeko askatasuna aprobetxatzeko, Europako aniztasuna aztertzeko eta etorkizunean oso baliagarriak izango zaizkizun bizitzarako trebetasunak garatzeko, hala nola independentzia, konfiantza eta beste kultura batzuekiko irekitasuna.

BALDINTZAK:

- 2001eko uztailaren 1etik 2003ko abenduaren 31ra bitartean jaioa izatea (biak barne)

- Bonuak ematen diren unean Europar Batasuneko estatu kideetako bateko nazionalitatea izatea

- Baliozko nortasun-agiriaren edo pasaportearen zenbaki bat aurkeztea online hautagaitzaren formularioan.

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA:

2022ko apirilak 21 arte

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana