ERASMUS+ GAZTERIA PROIEKTUAREN BAITAN LANEAN DABILTZAN GAZTE ETA TEKNIKARIAK

Euroeskualdea lantzen ari den mugaz gaindiko mugikortasuna eta elkarbizitza sustatzeko proiektuaren baitan, asteburu honetan Zarautzen izan da 20 pertsonak (15 gazte eta 5 teknikari) osaturiko Erasmus+ Gazteria taldea.

Proiektu honen helburua da 18 eta 30 urte bitarteko gazteen artean Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroak osatzen duten Euroeskualdearen inguruko harremanetarako, trukerako eta ezagutzarako ingurune mesedegarri bat sortzea, batzen gaituenaren inguruan eta komunitate bakoitzean dituzten tradizio eta kulturen aniztasunaren, hizkuntzen, paisaien eta etorkizunari begira dituzten erronken inguruan esperientzia partekatuak proposatuz. Hori dela eta, proiektu honetan parte hartzen duten ordezkariek Euroeskualdeko gazteen mugikortasunaren oztopoak ezabatzeko helburua duen gida didaktiko baten lanketan ari dira.

Honetarako, eskualde bakoitzeko 5 gazte, Euroeskualdeko teknikariekin batera, antolatzen ari diren hiru jardunalditan parte hartzen ari dira. Lehenengo hitzordua Agen (Akitania Berria) herrian izan zen otsailean eta bigarrena, Zarautzen gauzatu da asteburu honetan.


Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana