DOKUMENTAL ETA HITZALDIAK MODELO ARETOAN

 Zarautz, harrera herria da kanpotik datozen pertsona askorentzat. Migrazio horiek gure herria osatu eta aberastu egin dute. Hau aldarrikatzeko, Gizarte Zerbitzuetako Immigrazio zerbitzuak hainbat ekitaldi antolatu ditu Zarauzko Gobernuz Kanpoko Erakundeen koordinadorarekin elkarlanean.

EGITARAUA:


-    “Aita Mari” dokumentalaren aurre-estrenaldia (abenduak 2, Modelo Aretoa): Madril, Bartzelona, Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruña bezalako hirietan estreinatuko da abenduaren 3an, eta Zarautzen ikusgai izango da, abenduaren 2an egingo den aurre-estreinaldian. Dokumental honetan Salvamento Maritimo Humanitario Zarauzko GKEak egiten duen aparteko lana ikusiko dugu, mediterraneoan barrena bizitzak salbatuz, alegia, migrazioen iturrien zati bat azaltzen duena.

-    Migraciones y Cambio Climático hitzaldia (abenduak 14, Modelo Aretoa): Zarautz On-ekin elkarlanean, Miguel Pajares Biologian lizentziatua eta Antropologian doktorea ekarriko dugu. Mundu mailako migrazio kontuetan etorkizuneko joerak zeintzuk izango diren azalduko dizkigu.

-    “Vidas Menores” dokumentala (abenduak 16, Modelo Aretoa): Azken bi hamarkadetan, milaka adingabe marokoarrek Europara emigratu dute modu irregular batean, senitartekoak ondoan ez dituztela. Filma honek mutil talde baten ibilbideari jarraitzen dio urtebete baino gehiagoz, Marokon hasi eta Europako iparralderaino, bidaia horren esanahia eta mutilen eta haien familien bizitzetan duen inpaktua aztertzeko. Erretratu humano eta humanista honek, adingabeetan soilik oinarrituak, aurreiritzietatik harago begiratu eta hausnartzea proposatzen dio ikusleari.

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana