ARABAN EUSKARAREN ERABILERARI BURUZKO IKERKETA SUSTATZEKO BEKA

Arabako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, Henrike Knörr-en familiarekin adostuta, euskalari eta euskaltzale honen izena daraman beka sortu dute. Hala, erabaki dute urtero deialdi bat argitaratzea euskararen erabilerari buruzko ikerketa-lan monografikoak eta gradu zein master amaierako lanen proiektuak sustatzeko.

2021ean bi lan proiektu aukeratuko dira, eta bakoitzari 2.000 euroko zenbatekoa esleituko zaio.

Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa iznago da, deialdi hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eskaerak Euskara eta Gobernu Irekiaren Zuzendaritzako Euskararen Foru Zerbitzuan aurkeztu beharko dira, honako hau adierazita: ‘Henrike Knörr, Bekak’.

Antolatzaileek jakinarazi dute master-amaierako lanen proiektuak lehenetsiko direla, baina, bestelako ikerleta-lan monografiko edo gradu amaierako proiektuak ere onartuko direla geroko tesia bultzatzeko helburuarekin, horien ikergai nagusiena euskararen erabilera bada, nahi den jakintza alorretik ikertua.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana