TREBA GURASOAK HITZALDI ETA TAILERRAK








Haur eta nerabeen heziketa-prozesuan, guraso guztiek behar dute momenturen batean laguntza, guraso bezala dituzten funtzioak era egokian garatzeko. Laguntza hori eskaintzeko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak gurasotasun positiboan oinarritutako eskaintza pedagogiko bat osatu du. ‘TREBA Gurasoak’ programaren bitartez, gurasoei haurren eta nerabeen heziketa-prozesuan lagunduko dieten gaiei buruzko hainbat hitzaldi eta tailer antolatuko dira Gipuzkoako udalerrietan.

Zarautzen kasuan, Udalak lanketa hori ikastetxeekin elkarlanean egitea erabaki du, eta hauek oso begi onez ikusi dute emandako aukera hau. Irune Urbieta (EAJ-PNV) Hezkuntza zinegotziak herriko ikastetxeen jarrera eskertu du, “lehen momentutik gogotsu eta esker onez” agertu baitira ekimen honetan parte hartzeko. “Honelako ekimenekin Zarauzko ikastetxeek Udalaren gertutasuna eta laguntza sentitzea nahi dugu”.

Honela, Zarautzen egingo diren hiru hitzaldi eta tailerrak herriko ikastetxeetan gauzatuko dira, herriko guraso guztiei irekita egongo diren saioetan. Tailer edo hitzaldi bakoitza jasoko duen Ikastetxearen aukeraketa zozketa bidez egingo da eta lehenengoa Orokieta Herri Eskolan izango da azaroaren 30ean, 18:30etan.




HITZALDIA: Emozioen garrantzia familian. Nola zaindu seme-alaben emozioak 

TOKIA ETA ORDUA: Orokieta Herri Eskola / 18:30

INFORMAZIO GEHIAGO:




Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana