Nazioarteko ikasle-txartela (ISIC - International Student Identity Card) mundu osoan dago onartuta. ISIC txartelarekin, deskontu eta zerbitzu bereziak izango dituzu garraio, ostatu, museo, antzoki, kultur gune eta mundu osoko leku historikoetan. Abantailak dituzu 125 herrialdetan.
ISIC txartela unibertsitateko, irakaskuntza ertainetako (DBH, batxilergoa, LH,...) eta eskola ofizialetako ikasleentzat da. Txartela ateratzeko, ikasturte horretan matrikula egin izana egiaztatzen duen agiria aurkeztu behar da.
Nazioarteko ikasle-txartelak urtebeterako balio du, jaulkipen-datatik aurrera.
BALDINTZAK
- 12 urte baino gehiago izatea. Ez dago gehienezko adin-mugarik
- 9 eurotako kostua du
- Denbora osoz ikastea ofizialki onartutako zentroetan, hau da, astean gutxienez 15 orduz aritzea.
Zalantzarik baduzu, ordainketa egin aurretik, Gazte Informazio Bulego batean galdetu. Gogoratu ordainketa egin ondoren ez zaizula tasa itzuliko.
ZATOZ ETA ESKATU ZURE TXARTELA GURE BUELGOAN!