LAN ESKAINTZA: EUSKARALDIRAKO DINAMIZATZAILEA ZARAUTZEN



Lan jardun erdiko lanpostua estali nahi da, Zarautzen Euskaraldia ekimena dinamizatzeko. 10 hilabeterako lan kontratua eskaintzen da, martxoa hasieratik. Zarauzko Euskaraldia ekimenaren baitako eragiletza lanak bere ardurapekoak izango dira eta honako zereginak izango ditu, besteak beste:

  • Herriko eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak, norbanakoak…) eta prestakuntza eskaini.
  • Euskaraldiko Batzordea ahaldundu eta indartzeko ekimenak garatzea eta dinamizatzea.
  • Tokian tokiko komunikazio plangintza bideratu eta ekimenak garatu.
  • Entitateen lanketa planifikatu eta garatu.
  • Herritarrak ahobizi/belarriprest dinamikarako aktibatu eta prestatu.
  • Herritarren eta entitateen izen ematea antolatu.
  • Balorazioa eta aurrera begirako urratsak adostu herriko euskaltzaleekin.
  • Ekimenaren aurrekontua kudeatu.
  • Dinamizazioa: Antolatzaileen eta herriko boluntarioen lana koordinatu. Koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu eta ekimen orokorreko sustatzaileekin koordinatuta egon, baita eskualdeko gainontzeko dinamizatzaileekin ere.
Curriculumak aurkezteko azken eguna otsailaren 28a izango da, astelehena. Motibazio gutuna
aurkeztea baloratuko da.

Curriculumak eta motibazio gutunak Lansarean atariaren bidez edo mikel@topagunea.eus posta elektroniko bidalita aurkez daitezke.

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana