INAUTERIAK 2022

Badatoz Inauteriak eta Zarauzko udalak egitarau zabala prestatu du!

Otsailak 25 ostirala

16:30 - 19:30 Ludotxo ludotekan. Makillaje saioa eta mozorrotzea ludotekako materialarekin, 4-8 urte bitarteko haurrentzat.

18:45 Musika eskolatik hasita. “Galtxagorrien jaitsiera” Jalgi dantza-taldearen eta Zarautz TRIK-en eskutik.


Otsailak 26 larunbata

12:00 Modeloko balkoitik. Koxme baleak txupinazoa botako du, Joselontxos txarangak girotuta.

12:00-14:00. Joselontxos txarangak herriko kaleak alaituko ditu.

17:00-20:00 Ludotxo ludotekan. Mozorro lehiaketa, makillajea eta desfilea, 9-11 urte bitarteko haurrentzat.

17:30 Alde zaharrean. Inauterietako V. Konpartsa: UDA GIRO (giro txarra bada, igandean 13:00etan)

18:00-20:30 Zinema pilotalekuan. Inauteri jaia: DJ nerabeen emanaldiak eta mozorro-lehiaketa (taldekoa, originalena eta #zuzeukiña), 12-18 urte bitarteko nerabeentzat. Gaia: ITSASOA

19:00 Musika plazan. Mozorro-lehiaketan parte hartzen duten kuadrillak elkartuko dira. Aldez aurretik izena eman behar da Turismo Bulegoan, edo egun berean, Euskalduna tabernan.

19:30 Musika plazan. Emanaldia TRIKIDANTZ taldearekin.

19:30 Musika plazan. Kuadrillen arteko mozorro-lehiaketaren sari-banaketa 

21:30-00:00 Zinema pilotalekuan. Disko festa DJ Davila eta DJ Javirekin.

23:00 Musika plazan. Emanaldia TRIKIDANTZ taldearekin.


Otsailak 27 igandea

12:00. Kalejira herriko kaleetan zehar erraldoi, buruhandi eta Ustekabe txarangarekin.

17:30 Lizardi Kirol Aretoan. PERU KROKODILOA emanaldia, Kantu kolore taldearen eskutik. DOAN. SARRERAK AGORTUTA

EGITARAUA HEMEN FORMATU DIGITALEAN

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana