AUZOLANDEGIAK 2022


Aurten ere, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak Auzolandegiak programa jarri du abian, udan gazteentzako aisialdi desberdina eskaintzeko helburuarekin.

Aurrez izena emateko epea apirilaren 1etik 26ra izango da, www.gazteaukera.euskadi.eus webgunean bidez. Maiatzaren 2tik aurrera, aurrez izena emandako pertsonek Auzolandegi aukeratu ahal izango dute.

 

Gogorarazten da identifikazio elektronikorako bitarteko bat beharko dela Auzolandegietan aurrez izena emateko eta prozesu osoa egiteko. Gazteria Zuzendaritzatik BakQ txartela lortzea gomendatzen dugu.

 

Programak hainbat nobedade dakartza aurten:


- Adin-tartea handitu da: bi Auzolandegi egongo dira - Gorlizen eta Arraia-Maeztun- Euskadiko 14-17 urteko gazteentzat.


Euroeskualdeko Auzolandegia: Euskadiko gazteek Nafarroako eta Akitania    Berriko gazteekin batera parte hartu ahal izango dute auzolandegi batean, Euroeskualdearen esparruan. Auzolandegia Nafarroan egingo da, eta 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat izango da.


- Aniztasun funtzionala duten gazteentzat Auzolandegi bat dago Menorcan (3 plaza)

 

Gainera:

- Euskadik 12 auzolandegi eskaintzen ditu aurten (295 plaza).


- Beste autonomia-erkidegoak dagoeneko Euskadira bidaltzen ari dira eskaintzen dituzten plazak.


- Nazioarteko auzolandegiak indar handiz itzultzen dira. Datozen asteetan argitaratuko dira destinoak.

 

Informazio eguneratu guztia, hemen: https://www.gazteaukera.euskadi.eus/auzolandegiak/hasiera/

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana