Gipuzkoako
Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak Udalekin elkarlanean gurasotasun
positiboan oinarritutako ‘TREBA Gurasoak’ eskaintza pedagogikoa jarri du
abian. Bertan,
gurasoei haurren eta nerabeen heziketa-prozesuan lagunduko dieten gaiei buruzko
hainbat hitzaldi eta tailer garatzen dira.
Zarautzen
egingo den bigarren saioa Oteitza Lizeo Politeknikoan
izango da eta herriko guraso guztientzako eskaintza da.
Tailer hau bi egunekoa
izango da, martxoaren 28an eta 31n, 18:00-20:00
bitartean.
Oraingo ekintza
tailerra denez, aurrez izena eman behar da.
IZEN EMATEA:
gazteria@zarautz.eus
/ gazteinformazioa@zarautz.eus
edo 943 00 51 22 / ONLINE HEMEN
INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN
Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana