Laguntza humanitarioa bideratuko du Ukrainara Udalak, Unicef eta Hotz Zarautzen bitartez. Hain zuzen ere, horretarako, Hotz Zarautzek eta ukrainar jatorriko zarauztar batzuk, Udalaren laguntzarekin, hainbat material bilduko dituzte Gaztelekuko pilotalekuan ostiraletik aurrera (martxoaren 11tik 19ra) Ukrainara laguntza humanitarioa helarazteko.
Ondorengo lehengaiak bilduko dira:
ELIKAGAIAK (Guztiak iraungitze luzekoa)
- Energia-barritak.
- Esnerik gabeko Txokolatea.
- Latak (Arrain- eta haragi-kontserbak, lekaleak eta frutak).
- Galletak.
- Fruitu lehorrak.
- Jaio berrientzat esne-hutsa.
- Ehotutako kafea eta tea.
HIGIENE ARTIKULUAK:
- Pixoihalak eta konpresak.
- Toallitak.
- Xaboi-pastillak.
- Hortzetako eskuilak eta pasta.
- Lo-zakuak.
- Mantak.
- Luzagailu elektrikoak.
- 3 Kw-eko elektrizitate-sorgailuak.
TOKIA: Zinema Pilotalekua (Gaztelekua, Zigordia kalea 34)
EGUNAK: Martxoaren 11tik 19ra (biak barne)
ORDUTEGIA: 11:00 - 13:30 / 17:00 - 20:00.