Gazteria Departmentutik aurten martxan jarritako BASH
proiektuarekin lotura duen ekimen ireki honen berri eman nahi dizuegu.
Dibertsitate funtzionala duten 18 urtetik gorako hainbat
gazte dabil gure instalakuntzako espazio batean sormena eta mugimenduaren inguruko
saio jostagarriak egiten, ekaina amaiera bitartean.
Sortutakoak Gipuzkoan dantza-proiektu berriak sortzeko, garatzeko eta dibulgatzeko Gipuzkoako Dantzagunearen programa da.
Dantza sozialarentzako proiektuak garatzea beharrezkoak
direla uste dugu, garapen pertsonalean eta kolektibitatean laguntzen baitute.
Mugimenduaren artearen bidez integratzen dira. Gizarte plurala sustatzen du,
ezaugarri eta gaitasun anitzak dituzten pertsonak baldintza eta aukera berdinetan
bizi ahal izateko.
Erantsitako kartelean ikusi ahal izango duzuen bezala, Telmo
Iruretarekin saio bat gozatzeko aukera izango du nahi duenak datorren 28an
goizean.
IZEN EMATEA:
· asociacionbash@gmail.com era idatzi
· formulario
hau bete
· QR kodearen bitartez