Lehiaketaren xedea da emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen adierazpenak aintzat hartu, baloratu eta bultzatzea. Lehiaketara aurkezten dituzten ikus-entzunezko lanek errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarreren adierazgarri izan behar dute.
Irailaren 10tik azaroaren 11ra duzu zure lanak bidaltzeko aukera.
Sariak
1. kategoriako saria: 400€
1. kategoriako aipamen berezia: 200€
2. kategoriako saria: 400€
2. kategoriako aipamen berezia: 200€
3. kategoriako saria: 400€
3. kategoriako aipamen berezia: 200€
Ikus-entzunezko lan onenari saria*: 300€
Parte-hartzeari saria**: 300€