ANTZERKI MUSIKALA: SEX SUA











Datorren astean Sex Sua antzerki musikala izango da Modelo Aretoan. Ikuskizun honek antzerkia, dantza eta musika nahasten ditu. Aktore bakarra du oholtza gainean. Eta berarekin batera ilusio faltsuen bidean barneratuko gara, umorez eta dramaz betetako bidaia egiteko.

Sarrera doakoa izango da.

EGUNA: Azaroak 11

ORDUA: 20:00

Ligatzeko gogoz zabiltza, baina aplikazioekin ez zara ondo moldatzen? Bertako komunikazio kodeak ulertzeko zailtasunak dituzu? eta app horiek erabiltzen hasi zarenetik zure antsietate mailak gora egin du? Galdera hauen erantzuna baiezkoa bada, ez kezkatu, zuk behar duzuna asmatu dudalako: ligatzeko aplikazioetan ez galtzeko gida, Atik Zra.



Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana