Martxan da 2023KO Gazteak Auzolanean, 1.500 € eta 5.000 € arteko laguntzarekin gazteek egindako proiektu kolektiboak bultzatzen dituen programa.
Dirulaguntzak eskatzeko baldintzak
Laguntzak eskatu nahi dituztenek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
- 18-30 urteko pertsonek osatutako talde bat izatea (gutxienez, 3 lagun).
- Irabazi-asmorik gabeko proiektua burutzea.
- Proiektua urtebetean garatzea (2024ko ekain arte).
- Proiektua honako arlo batean edo batzuetan kokatuta egotea:
- Proiektu artistikoak edota kultural-komunitarioak.
- Ingurunearen zaintza eta jasangarritasuna oinarri duten proiektuak.
- Genero-berdintasuna, euskara, kulturartekotasuna, elkartasuna eta beste alorretan oinarritutako gizarte edo komunitatearen eraberritze-proiektuak.
EPEA: Martxoak 27