Zarautzen antolatu diren TREBA Gurasoak eta TREBA Gazteak ekimenaren baitan martxoaren 21ean hitzaldi berri bat izango da Etxezabala bilera aretoan (Kale Nagusia, 29).
Kontsumobideren eskutik “Autonomiarako etxeko ekonomia” hitzaldia izango da, bereziki gazteei zuzendutako saioa izanik. Hitzaldian etxetik joaten diren gazteek baliagarri izango dituzten gestio ekonomikoari loturiko zalantzak argitu eta gomendioak emango dira.
IZEN EMATEA: Gazte informazio Bulegoan edo online esteka honetan.