INSPIRA GAZTEAK Sariek 20 eta 30 urte bitarteko gipuzkoarren bizi-ibilbideak aintzatetsi nahi dituzte, gizartearen, ingurumenaren, hezkuntza-berrikuntzaren eta/edo jakintza sortzearen eta sustatzearen aldeko konpromisoak hartuta.
Sari honen bidez Kutxa Fundazioak Gipuzkoako talentu gazte eta konprometitua bultzatu nahi du.
▪ 20-30 urte bitarteko Gipuzkoako gazteei zuzenduta
▪ 15.000 euroko 5 sari, 5 kategoriatan banatuta: Gizarte-ekimena, Ingurumen-ekimena, Hezkuntza-berrikuntza, Ezagutzaren sustapena eta Ekintzailetza.
▪ Honen bidez, Kutxa Fundazioak Gipuzkoa kultuagoa, sortzaileagoa, bidezkoagoa eta jasangarriagoa egiten lagunduko duten erantzunak sustatu nahi ditu, gaitasun kritikoa eta konpromisoa bultzatuz.
Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago maiatzaren 26 arte.