Gazte formatzaileen poltaren parte izateko deialdia ireki du Euskadiko Gazteriaren KOntseiluak.
Formakuntzak gazteek emango dituzte, hau da, gazteek dinamizatuko dituzte oso-osorik, eta formakuntzen edukiak eta metodologiak aldez aurretik adostuko dira EGKrekin, gazte-elkarteen beharren arabera.
Formakuntza emateko aurten eskatuko diren irizpidei dagokienez elkartegintzan esperientzia izateaz gain, arlo hauetako batean ezagutza izatea funtsezkoa da:
- Komunikazioa eta sare sozialak.
- Ikuspegi intersekzionala eta genero-ikuspegia.
- Gizarte-proiektuen kudeaketa.
- Talde-dinamika.
- Osasun mentala.
Informazio gehiago nahi baldin baduzu, deitu 944436143 / 688676099 (Aitor) telefonoetara edo idatzi partehartze@egk.eus emailera.