JALGI HADI PLAZARA!
















Gazteak Auzolanean programak diruz lagundutako "Jalgi hadi plazara!" proiektuak esku-hartze bat egingo du espazio publikoan gazteen beharretatik abiatuta.

"Jalgi Hadi Plazara!" proiektuak partaidetzazko inkesta bat martxan jarri du, gazteek eremu publikoei buruz dituzten iritziak eta esperientziak jasotzeko. Gaur egun dituzten pertzepzioei buruz galdetzen zaie, baita leku horiei ematen dizkieten erabilerei buruz ere, eta zer hobekuntza behar dituzten uste duten, espazio horiek beren beharrei benetan erantzuteko.

Gaztea bazara, animatu eta partekatu zure esperientziak eta ideiak. Inkestari erantzun!

Inkestan parte hartzen duten gazteek, esku-hartzearen diseinuan eragiteko iritziak partekatzeaz gain, aukera izango dute 60 euroko balioa duten bi zinema-bonuren zozketan parte hartzeko.



Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana