Parte hartzeko, 3 minutuko bideo bat partekatu beharko dute bakarka edo taldean (gazteleku, ikastetxe, elkarte eta abarren bidez), indarkeria matxista eta sexistaren aurrean Beldur Barik jarrera erakusteko.
Lehiaketa hiru kategoriatan banatzen da, adinaren arabera:
- 1. kategoria: 2012 eta 2010 bitartean jaiotakoak (12-14 urte)
- 2. kategoria: 2009 eta 2007 artean jaiotakoak (15-17 urte)
- 3. kategoria: 2006 eta 2004 bitartean jaiotakoak (18-20 urte)
EPEA: Azaroak 8
ADINA: 12 eta 20 urte bitarteko gazteentzat
SARIAK: Kategoria bakoitzak, bi sari jasoko ditu: 400€ lan irabazleak eta 200€ aipamen bereziak. Sari horiez gain, 300€ko beste bi sari banatuko dira, ikus-entzunezko lan onenarentzat eta gehien bozkatutako bideoarentzat.