Urrian zehar, Eurodeskek sustatutako "Time to Move" kanpainak 10. urteurrena ospatuko du, "Europa eskura" lelopean. Europa osoan zehar, mila ekitaldi inguru egingo dira nazioarteko mugikortasunerako, boluntariotzarako eta prestakuntzarako aukerak aztertu nahi dituzten gazteentzat.
"Time to Move" kanpainarekin batera, Eurodeskek lehiaketa bat ere egingo du aurten, kamiseta bat diseinatzeko.
Aukeratutako hiru irabazleek datorren urteko merchandisingean parte hartuko dute.
Gainera, lehiaketak 8 irabazle izango ditu: boto publiko gehien jasotzen dituzten bost lehiakidek Eastpak ® poltsa bana jasoko dute. Eurodesk Sareak hiru lehiakide aukeratuko ditu eta Eurodesk Saria jasoko dute: hirugarren irabazleak zarata ezeztatzen duten hari gabeko entzungailuak jasoko ditu, bigarrenak Polaroid™ kamera bat eta lehen irabazleak Interrail pase bat.
EPEA: Urriak 31
SARIAK: Eastpak poltsa bat, hari gabeko entzungailuak, Polaroid kamera bat edo Interrail pase bat.