Beken helburua Gipuzkoako prestakuntza-zentro batean ikasketak jarraitzeko aukera ematea da honako hauei:- Industria-arloko teknologietan Lanbide Heziketako erdi-mailako gradua duen per tsona bat, ikasketak industria-teknologiei lotutako goi-mailako gradu batean jarraitu ahal izateko.
- Industria-arloko teknologietan Lanbide Heziketako goi-mailako gradua duen pertsona bat, industria-teknologietako ikasketekin jarraitzeko aukera izan dezan Lanbide Heziketako goi-mailako gradu berri baten bidez edo unibertsitate-gradu bat egin ahal izan dezan.
BALDINTZAK:
- Gipuzkoako Lanbide Heziketako ikastetxeetan ikasten dutela egiaztatzen duten pertsona fisikoek eskatu ahal izango dituzte bekak.
- Eskatzaileek hezkuntza-ibilbide bat egiaztatu beharko dute, ikasketak maila aurreratuagoan egin ahal izateko.
- Beka emateko unean, pertso nek 35 urte baino gutxiago izan beharko dituzte.
EPEA: Abenduak 28
BEKAREN ZENBATEKOA: 6.000€