Urola Kostako Mankomunitateak, OpenLab gunearekin lankidetzan, robotikako bi ikastaro berri eskaintzen ditu haur eta nerabeentzat, programazioaren eta teknologia digitalen esparruan sormena eta ikaskuntza sustatzeko helburuarekin.
IKASTAROEN DATAK: Abenduak 26, 27, urtarrilak 2 eta 3
7-10 urte bitarteko haurrentzat:
Roblox plataforman programatzen ikasi!
Zure eski-pista diseinatu: paisaia, zuhaitzak, eta gabonetako dekorazioa!
Igogailuak programatu eta NPC pertsonaiak sortu!
Interfazea pertsonalizatu eta jolasa moldatu!
11-14 urte bitarteko gazteentzat:
VR errealitate birtualeko saskibaloi bideojokoa sortu!
Blender bidez 3D modelaketa eta objektuen testurizazioa.
Unity-n programatzen ikasi C# hizkuntzarekin.
Meta Quest 2-rako esperientzia garatu!
IZEN-EMATEA: Abenduaren 18ra arte, HEMEN