Esperientzia profesional bat bizi nahi duzu Europar Batasunean? Mugikortasun Planean atzerrian praktikak egiteko aukera duzu
ZER ESKAINTZEN DIZU
- 3 hilabeteko nazioarteko praktikak Europar Batasuneko herrialde bateko enpresa batean, Gipuzkoan bizi diren 20 gazteentzat. 2.000€ eta 3.000€ arteko laguntzekin.
PRAKTIKETARAKO EDO KONTRATURAKO LAGUNTZAK ESKATZEKO BALDINTZAK
- 18 eta 29 urte bitarte izatea eta Gazte Bermean aktibo egotea.
- Laguntzak eskatzeko izapideak hasi ahal izateko, Europar Batasuneko enpresa batek hautatu behar zaitu praktikak edo lan-eskaintzak egiteko. Hurrengo puntuan azalduko dizkizugun hainbat bideren bidez aurki dezakezu enpresa.
- Behin izena emanda, 30 orduko iraupena izango duen "IA Generativa" formazioa egitea.
LAN ESKAINTZA/ HELMUGAK
Praktikak egiteko Europar Batasuneko enpresa fisiko bat aurkitzeko, jarrera proaktiboa izan behar duzu, eta hautagai gisa aurkeztu, hainbat hautabideren bidez:
- Espainiako Ganberaren eskaintzak "Lanpostu hutsen ataria" estekan.
- Horretarako erabiltzen diren web-orrietako eskaintzak.
- Europar Batasunean egoitzak dituzten zure mugapeko enpresetara jotzea.
IZENA EMATEKO EPEA: 2025Eeko otsailaren 3tik abenduaren 31ra