Aurreko urteetan bezala, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) astialdiko talde batzuen udako jarduerak bildu eta zabaldu ditu.
Uda garaian, astialdi hezigarriaren presentzia bereziki garrantzitsua da. Irabazi-asmorik gabeko astialdi taldeek eta mugimenduek ahalegin bikoitza egiten dute kanpamenduak, udalekuak eta udaleku irekiak antolatzeko. Gainera, familiek interes berezia dute urteko sasoi honetan astialdi hezigarriko jardueretan.
Aurten, Euskadiko hiru lurralde historikoetako astialdiko 23 sare eta talderen 59 jarduera bildu ditugu.
Jarduera horiek zeintzuk diren jakiteko, zerrenda hau jartzen dugu zuen eskura, informazio guztia izan dezazuen.