ETXEAREN ERRAIAK: ARTE LEHIAKETA

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) arte lehiaketa bat antolatu du, gazteek etxebizitzaren inguruko iruditegi sozialaren eta iruditegi horren arrakalen inguruan dituzten sentimenduak, gogoetak eta ikuspuntuak isla ditzaten.

Zer egin behar da?

Etxebizitzaren iruditegi sozialaren inguruan lan bat ontzea, nahi den adierazpide artistikoa erabilita: poema bat, testu narratibo bat, bertso bat, ilustrazio bat, argazkigintza… Zehazki, genero ikuspuntua aintzat izatea baloratuko da, eta etxeak ezkuta ditzakeen biolentzia mota ezberdinei erreparatzea: indarkeria matxista, lanaren banaketa…

Ondutako lana berdintasuna@egk.eus edo etxebizitza@egk.eus helbideetara bidali beharko da. 

EPEA: Uztailak 18

SARIAK: 
Donostiako “La Perla Spa”n erlaxatzeko egun baterako sarrerak (bi pertsona).
- Kursaalerako opari txartela (100 euro).
- Elkar dendarako txartela (50 euro).
INFORMAZIO GEHIAGO: 
615749929  / 688737092  berdintasuna@egk.eus edo etxebizitza@egk.eus 




Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana