Zarautzen bizi hausnarketa partekatua
martxan jarri du Zarauzko Udalak, hainbat gairi heldu eta egun indarrean dauden
zenbait ordenantza berritzearen eta udal arau propiorik ez duten beste zenbait
gai arautzearen inguruan hausnartzeko.
Aipatu gogoeta
partekatu horren aurkezpen saio irekia maiatzaren 13an izango da,
18:00etatik 20:00etara, Santa Klara komentuan. Saio horretan azalduko da prozesuak oinarri duen
azterlana, berrikusi nahi den araudia eta baita hausnarketa prozesuaren
dinamika ere.
Ondoren, 3
lan-saio egingo ditugu. Saio horiek ere irekiak izango dira, baina aldez
aurretik izena ematea eskatzen dizuegu, kokalekua aforoaren arabera ezarriko
baitugu. Beraz, lan-saioetan parte hartu nahi baduzu, eman izena hemen, edo,
izen-ematea aurrez-aurre egitea nahiago baduzu, zoaz Kale Nagusian dagoen
Herritarren Arreta Zerbitzura. Lan-saio horiek maiatzaren 20an, maiatzaren 27an
eta ekainaren 3an egingo dira (ordutegia: 18:00etatik 20:00etara).
Azkenik,
prozesuaren ondorioak azaltzeko, beste saio ireki bat egingo da ekainaren 17an,
Santa Klara komentuan, 18:00etatik 20:00etara.
- Lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza.
- Alde Zaharreko eta Zabalguneko Plan Berezietan behe
solairuetako erabilerari dagokionez jasotzen dena.
- Udal etxebizitza tasatuen ordenantza.
- Etxebizitza eta logela turistikoen erregulazioa.
- Apartamentu turistikoen erregulazioa.
- Kaleen izaera eta horri lotutako merkataritzaren sustapena.
- Etxebizitza parkean egin daitezkeen eskuhartzeak.
KONTAKTUA: partehartu@zarautz.eus