FAMILIENTZAKO BALIABIDEEN GIDA

Familientzako Baliabideen Gida euskal erakunde publikoek (Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek edo Udalek) familien eskura jartzen dituzten baliabideak (laguntza ekonomikoak, zerbitzuak, programak, katalogoak eta informazio-gidak, webgune espezializatuak...) bildu eta antolatzen dituen tresna bat da, eta baliabide horiek eskuratzeko moduari buruzko informazioa eskaintzen du.

Euskal gizartearen familia-aniztasuna eta egoera desberdinak abiapuntutzat izanda, aplikazio hau era guztietako familien premiei erantzuteko diseinatu da: seme-alabarik gabeko familiak eta seme-alabak dituzten familiak, adineko pertsonak dituztenak, bi gurasoko familiak, guraso bakarrekoak, familia ugariak, berreratutako familiak, adopziokoak, mendekotasun- edo desgaitasun-premia zehatzak dituztenak, etxebizitzarekin arazoak dituztenak, zaurgarritasun-egoerak...



Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana