Hemen dituzu Europan praktikak egiteko deialdiak:
- Praktikak EEDko Idazkaritzan. Bere helburua ekintzaile demokratikoei laguntza malgua eskaintzea da, EBko eta estatu kideetako demokraziari laguntzeko beste programa batzuk osatuz.
EPEA: Uztailak 20 / Info+
- Europako Banku Zentralak (EBZ) praktikak eta programak eskaintzen dizkie tituludun berriei, besteak beste, ekonomia, finantza, estatistika eta enpresa-administrazioko ikasleei.
EPEA: Uztailak 21 / Info+
- IAESTEk, Esperientzia Teknikorako Ikasleak Trukatzeko Nazioarteko Elkarteak, karrera garatzera bideratutako aukera profesionalak eskaintzen ditu mundu osoan, gazteek esperientzia har dezaten eta lan-aukerak areagotu ditzaten.
EPEA: Uztailak 28 / Info+