IKASTAROA: NERABEEKIN MASKULINITATEARI BURUZKO LANAREN ERRONKAK

GEBek ‘Bizipen-tailerra eta hausnarketa partekatua: Nerabeekin maskulinitateari buruzko lanaren erronkak. Estrategiak eta baliabide pedagogikoak ’ ikastaroa antolatu du.

Irakaslea Juan Manuel Feito Guerrero izango da, gizarte hezitzailea eta ‘Piper Txuriak’, berdintasunaren aldeko gizon elkarteko kidea. Elkarrizketa irakaslearekin.

Helburu orokorra honako hau da: talde-dinamikan eta hausnarketan oinarritutako bizipen-ikaskuntzako eremu bat sortzea, parte-hartzaileak maskulinitateari buruzko lanaren esanahia eta dimentsioa ulertzera eramango dituena, eta nerabeekin hezkuntza arlo baten barruan gai horri heltzeko estrategia eta baliabide pedagogikoak garatzera eramango dituena.

TOKIA: Donostia, CRAJ (Anoeta, 28)

EGUNAK: Urriak 10, 17, 24 eta 31

ORDUA: 9:00-14:00


Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana