GAZ ZERBITTZUAK DOAKO ONLINE HITZALDIAK ANTOLATU DITU

Hilabete honetan, GAZ zerbitzuak online hitzaldi sorta bat antolatu du zure eguneroko bizitzan lagungarri izango diren gai praktikoak lantzeko! 

OINARRIZKO FINANTZA-HEZKUNTZA - Azaroak 5 / 18:00
Diru-sarreren eta gastuen arteko oreka edo desoreka egoerak, aurrezkiak nola kudeatu, eta zorpetzearen aukeren eta ondorioen azalpena. 

ETXEBIZITZA ALOKATZEA - Azaroak 11 / 17:00
Etxebizitza erosteko gako nagusiak: pausoak, aukerak eta baliabide erabilgarriak. 

ETXEBIZITZA ALOKATZEKO DIRULAGUNTZAK - Azaroak 13 / 18:00
Laguntza ekonomiko eta zerga-dedukzioen inguruko informazio praktikoa. 

HORNIDURAK. ZER JAKIN BEHAR DUGU? - Azaroak 24 / 17:30
Elektrizitate eta gasaren kontratazioaren gakoak, zerbitzuaren kalitatea eta segurtasuna bermatzeko aholkuak. 

Parte hartzeko aurretik izena eman behar da HEMEN

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana