Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2026 programan izena emateko epea zabaldik dago.
Eskabidea on line egin beharko da eta identifikazio elektronikoko bitartekoa beharko da (BakQ, adibidez).
HELBURUA: Programa honen helburua da Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balioak sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea. Garapenerako ekintzak hainbat hegoaldeko herrialdetan izaten dira, Amerika, Asia eta Afrikan, hain zuzen ere, eta modu horretan, parte hartzen duten gazteek ekintza horiek bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.
ESPERIENTZIAREN IRAUPENA: Hiru hilabete, ahal dela, uztailetik urrira arte.
ADINA: Programa hau 1996 eta 2004 urteen artean (biak barne) jaiotako pertsonei zuzenduta dago.
IZENA EMATEKO EPEA: Otsailak 23 arte

.png)