2026an Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren 50. urteurrena ospatuko da, eta horren harira “Erresistentziaren ahotsak” olerki eta bertso lehiaketa antolatu da.
16 eta 30 urte bitarteko gazteek Saharako erresistentziari, historiari, kulturari edo borrokari buruzko lana aurkez dezakete.
Nola parte hartu?
Bidali zure olerkia edo bertsoa (edozein hizkuntzatan, euskarazko edo gaztelaniazko itzulpenarekin) bakea@egk.eus helbidera, honako datuekin: izen-abizenak, jaioteguna, telefonoa eta emaila.
Lanak bidaltzeko epea: otsailaren 20ra arte
Sariak
Hiru irabazlek bina sarrera jasoko dituzte Saharari Kantari kontzerturako (otsailaren 28an, Euskalduna Jauregian):
Publikoaren saria (Instagram bidezko bozketa: otsailak 23–24)
Originaltasunaren saria (barne epaimahaia, otsailak 25)
Hausnarketa onenaren saria (otsailak 25)
Ez galdu aukera saharar herriari elkartasuna adierazteko eta ospakizun honen parte izateko!

.png)