HAZILAN: Enplegagarritasuna eta talentua bultzatzeko programa

Lan bila zabiltza edo zure ibilbide profesionalari bultzada berria eman nahi diozu? Orduan adi, Urola Kostako Udal Elkarteak 2026rako enplegagarritasuna indartzeko konpromisoa berritu du, eta horretarako Hazilan programaren barruan bi ibilbide estrategiko jarri ditu martxan: LORPEN eta OSATU.

Ekimen honen helburua argia da: pertsonen talentua garatzea eta eskualdeko enpresekin benetako lotura sortzea. Hau da, prestatu, konektatu eta lan-merkatuan aukerak zabaltzea.


Nork har dezake parte?
Programa honetan sartzeko Lanbide Heziketako edo Unibertsitateko titulazioa izatea beharrezkoa da.

Eta bereziki zuzenduta dago:
- Lan bila dabiltzan pertsonentzat
- Beren ibilbide profesionala hobetu edo berrorientatu nahi dutenentzat

INFORMAZIOA: lanpoltsa@urolakosta.eus / 943 89 08 08

IZEN-EMATEA: https://forms.gle/SAWyMShENSBA3ZtC8

Plaza mugatuak dira, beraz interesatuta bazaude, hobe ez gehiegi itxarotea.



Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana