Urola Kostako Udal Elkarteak, OpenLab ekimenaren baitan, robotika eta programazioa ulertu eta praktikan jartzeko bi tailer antolatu ditu LH2 eta DBH1 arteko haur eta gazteentzat.
Ekintza ezberdinak garatzeko aukera izango dute: robotekin edo bideojoko bat sortuko dute programazioaren oinarrizko kontzeptuak ikasiz.
EGUNAK: Apirialren 7tik 10era / 9:30-13:30
TOKIA: Udal Elkartearen egoitzan
IZEN-EMATEA: Martxoak 26 arte
INFORMAZIOA: openlab@urolakosta.eus / 943 890 808

.png)