Etxebizitzaren inguruko erabakiak ez dira errazak, eta askotan informazioa sakabanatuta edo nahasita aurkitzen dugu.
Horregatik, hitzaldi honetan gazteentzat erabilgarriak izan daitezkeen hiru gai nagusi landuko ditugu:
- Erostea ala alokatzea komeni den aztertzeko gako batzuk
- Etxebizitzarekin lotuta Ogasunean kontuan hartu beharreko alderdi batzuk
- Erosketarako edo alokairurako egon daitezkeen laguntza ekonomikoak
DATA: Apirilak 21 / 18:00
TOKIA: Zarauzko Gaztelekua (Ikuskizun aretoa)
INFORMAZIOA: 943 005 122 / gazteinformazioa@zarautz.eus

