42. BASARRI BERTSOPAPER SARIA MARTXAN DA

Bertsoak idaztea gustuko baduzu, adi: 42. Basarri Bertsopaper Sarian parte hartzeko epea zabalik dago. Zarauzko Udalak antolatzen duen lehiaketak euskarazko sorkuntza eta bertsogintza bultzatu nahi ditu.

Parte hartzeko, gutxienez zortzi bertsoz osatutako bertso sorta aurkeztu behar da. Gaia librea da, eta lanak originalak izan behar dira, aurretik argitaratu edo saritu gabeak.

Lanak kultura@zarautz.eus helbidera bidali behar dira, PDF formatuan. 

Irabazleak 1.800 euroko saria jasoko du.

EPEA: 2026ko ekainaren 19a

Bertsoak koadernoan gordeta badituzu, agian hau da plazaratzeko unea!




Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana