EMANTZIPA 2026

Emantzipa programa 23-29 urteko (biak barne) gazteen emantzipaziorako laguntza zuzena da.

Hilean 300 euro ordainduko dira, gehienez 24 hilabetez, baldin eta gastu bat egiaztatzen baduzu (etxebizitza libre baten alokairua, hipoteka edo mailegu pertsonala)..

300 euro emantzipatzeko, berdin du etxebizitza partekatzen duzun (alokairu- edo erosketa- kontratuan titular bat baino gehiago agertzne dira) edo kontratua pertsona bakarrekoa den.

Etxebizitza parkekatzen baduzu prestazioa gehienez 3 pertsonari emango zaio etxebizitza bakoitzeko.

BTEKIZUN OROKORRAK:
23 eta 29 urte bitartean izan behar dituzu.

Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egotea, eskaera egin baino urtebete lehenagotik gutxienez, edo azken 10 urteetan 3 urtez jarraian erroldatuta egotea.

- Ezin zara ohiko etxebizitzaz bestelako etxebizitza baten jabe izan

- Zerga-aitorpena banaka egiten baduzu: 3.000 eurotik gorako eta 30.000 eurotik beherako urteko diru-sarrerak.

EPEA: Azaroak 30



Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana