GAZTEAK 2030, ZUEN IRITZIA BEHAR DUGU!

Pentsatu al duzu inoiz nola aldatu diren gure erosketa-ohiturak?

Zarautzen, Gipuzkoako gainerako herrietan bezala, gero eta erosoago sentitzen gara online erosten, batez ere moda eta teknologia kontuetan. Baina, ba al dakizu zer eragin duen horrek herriko ekonomian eta Zarauzko kaleetako paisaian?

18 eta 35 urte artean badituzu, zure ikuspuntua ezagutu nahi dugu:

* Zure ustez, zer paper izan behar du tokiko merkataritzak onlinekoaren aurrean?

* Nola imajinatzen duzu etorkizuneko Zarautz orekatua eta bizia, ohitura aldaketa horiekin?

Zatoz "Gazteak 2030" tailerrera; hitz egiteko, ideiak partekatzeko eta soluzio errealak proposatzeko espazio irekia da. Zure pertzepzioa da entzun nahi dugu!

Helburua ez da nola erosten dugun epaitzea, baizik eta elkarrekin hausnartzea merkataritzaren bilakaeraz eta etorkizunean gure herria nolakoa izatea nahi dugun.

EGUNA: Ekainak 15 / 16:30-19:30

TOKIA: Gaztelekuko sukaldea

Eman izena hemen eta parte hartu: https://forms.gle/YcTJ3UqoCFXHZ519A

Zure zain gaude!

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana