V. BOLUNTARIOTZA AZOKA

Boluntariotzan parte hartzeko gogoa duzu, baina ez dakizu nondik hasi? Maiatzaren 10ean, 11:00etatik 14:00etara, Zarauzko Malekoian aukera polita izango duzu: V. Boluntariotza Azoka egingo da.

Azokan hainbat elkarte eta boluntario izango dira, herritarrei informazioa emateko eta boluntariotzaren inguruko esperientziak partekatzeko. Aukera ona izango da zalantzak argitzeko, proiektuak ezagutzeko eta zure interesekin edo denborarekin bat datorren parte hartzeko moduren bat aurkitzeko.

Boluntariotza ez da beti konpromiso handia izaten: ekintza puntualak, epe laburreko laguntzak edo proiektu jarraiagoak egon daitezke. Garrantzitsuena lehen pausoa ematea da: hurbildu, galdetu eta entzun.

Gazteentzat ere aukera interesgarria da, komunitateari ekarpena egiteaz gain, pertsonak ezagutzeko, gaitasun berriak lantzeko eta inguruko errealitate soziala hobeto ulertzeko.

EGUNA: Maiatzak 10
ORDUA: 1:00-14:00
TOKIA: Zarauzko Malekoia

Animatu eta hurbildu Zarauzko V. Boluntariotza Azokara. 

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana