Gipuzkoako Foru Aldundiak Gazte Kultura Bonua jarri du martxan, 16 eta 29 urte bitarteko gazteentzat, kultura-kontsumoa sustatzeko.
Gazte bakoitzak gehienez 5 bonu erabili ahal izango ditu.
20 euroko gutxieneko erosketetan, euskarazko liburuak edo kultur produktuak erosiz gero 12 euroko deskontua izango du; beste hizkuntzetako produktuetan, berriz, 10 eurokoa.
Ez galdu aukera, zoaz liburu-dendetara eta aprobetxatu Kultura Bonu Gaztea!

.png)