2026an 18
urte beteko dituzu? Edo 2008an jaiotako norbait ezagutzen duzu?
Gazte Kultura Bonua eskatzeko aukera zabalik dago: 400 €
kulturako eta sorkuntzako produktuak, jarduerak, ikastaroak edo materialak
eskuratzeko.
Aurten,
gainera, bonuak aukera gehiago ematen ditu. Kultura kontsumitzeaz gain, sortzeko, ikasteko eta prestakuntza artistikoan parte hartzeko
ere erabil daiteke.
Bi
modalitate daude:
Descubre
Cultura
400 € hiru ataletan banatuta: zuzeneko kultura, produktu digitalak eta produktu
fisikoak.
Crea
Cultura
400 € kategoria bakar batean erabiltzeko: ikastaroak, tailerrak, musika-tresnak
edo sorkuntza-materiala.
Eskaera
egiteko, Kultura Ministerioaren webgunean sartu behar da, eta identifikatzeko
ziurtagiri digitala edo Cl@ve erabili.
Epea: 2026ko urriaren 31ra arte.
Ez utzi
azken momenturako, identifikazio digitala prestatzeak denbora har dezakeelako.

.png)