DISCOVER EU: EZAGUTU EUROPA DOAN!


18 urte dituzu? DiscoverEU ekimenak Europan zehar bidaiatzeko aukera eskaintzen die baldintzak betetzen dituzten gazteei, Erasmus+ programaren barruan.

Hautatutako gazteek bidaia-bonu bat jasoko dute, batez ere trena eta beste garraiobide jasangarri batzuk erabiliz Europa ezagutzeko. Gainera, deskontu-txartel bat izango dute ostatuetan, kulturan, kirolean eta bestelako zerbitzuetan deskontuak eskuratzeko.

Deialdi honetan 2008an jaiotako gazteek parte hartu ahal izango dute, betiere gainerako baldintzak betetzen badituzte.

Bidaiak 2027ko martxoaren 1etik 2028ko maiatzaren 31ra egin ahal izango dira, eta gehienez 7 eguneko bidaia egin ahal izango da.

Bakarka edo gehienez 5 laguneko taldean bidaiatzeko aukera izango duzu.

ESKAERA EPEA: 2026ko urriaren 1etik 15era




Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana