XABOIAK EGITEKO IKSTAROA

Zer egin sukaldean erabiltzen dugun olioarekin? Ez bota! Eraztun Berde Urdina Proiektuak ikastaro praktiko bat antolatu du etxean sortzen dugun sukaldeko olio erabilia etxeko garbiketarako xaboi bihurtzen ikasteko.

Aiora Urbietak, Amalda biobotanikako kideak, gidatuko duen ikastaroan, ohiko hondakin bati bigarren bizitza emateko teknikak ikasiko ditugu, modu praktiko eta errazean. Horrela, ingurumena zaintzeaz gain, etxean dirua aurrezteko aukera ere izango dugu.

ZER IKASIKO DUZU?
Ikastaroak bi orduko hiru saio praktiko izango ditu:
1. saioa: xaboi-pastillak egitea, hotzeko prozesuaren bidez.
2. saioa: xaboi-pastillak egitea, bero bidezko metodoa erabiliz.
3. saioa: xaboi likidoa egitea.

TOKIA ETA DATA:
Gaztelekuko tailer gela /17:00-19:00
- Euskarazko taldea: Urriak 14, urriak 21 eta urriak 28
- Gaztelaniazko taldea: Azaroak 4, azaroak 11 eta azaroak 18

IZEN-EMATEA: Iirailaren 28tik urriaren 9ra / Doako ikastaroa

eraztunberdeurdina@zarautz.eus / 943 005 109

Birziklatu, berrerabili eta ikasi! Eman bigarren bizitza zure sukaldeko olio erabilari eta bihurtu etxeko garbiketarako xaboi.

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana