GLOBAL TRAINING BEKAK 2026

30 urtetik beherakoa zara eta unibertsitateko titulua edo Goi-mailako Lanbide Heziketako titulua daukazu? Basque Global Industry 2026 beka-programak (lehen Global Training) 341 plaza eskaintzen ditu atzerriko enpresetan praktikak egiteko.

Zer eskaintzen du?

  • 40-60 orduko hasierako prestakuntza
  • 6-12 hilabeteko praktikak atzerrian
  • 1.785 €/hilean (lehen 6 hilabeteetan)

Eskakizunak: 30 urtetik beherakoa izatea, goi-mailako titulazioa eta ingelesa (B2 unibertsitatekoentzat / B1 LHkoentzat).

Epea: irailaren 21era arte

Eskaera erakunde laguntzaile baten bidez egin behar da!

Zalantzarik baduzu, pasa Gazte Informazio Bulegotik!





Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana